Orrialdiaren funtzionamendua

Nola erabili web orrilade hau

Web orrialde honetan erreztu nahi dizuet zuen egunerokotasuna etxean, eta hemen proposatzen dudan sistema idei bat da, garrantzitsuena da mugitzea, sistema hau jarraituz edo beste bat.

"Saioa" atalean aurkitu ahal duzue saio baten estruktura eta bakoitzari emateko denbora. Guztira ordu beteko saioak dira. Saioa bloketan zatituta aurkituko dituzue: beroketa, indar lana, joku kolasak, luzaketak eta erlajazioa. Bloke bakoitzak atal bat dauka web orrialdean. Hortxe aurkituko dituzue bloke bakoitzean egiteko ideiak. Hoberena izango zen aurretik prestatzea saio, hau da, egingo duzuen lana begiratuta eduki ordu bateko saioa jarraian egin ahal izateko.

Lan proposamenak mailaka banatuta daude. Haur hezkuntza, LH 1 eta 2. mailako ikasleek ez dute ondo ulertuko azalpenak beraz komenigarri da beraiekin prestatzea. Berriz, LH 3.mailatik gora kapazak dira guztia ulertzeko eta antolatzeko. Hori bai, askoz dibertigarria da familian egitea, horretarako ere ideiak emango dizkizuet. 

Lana errezteko "Asteko programa" atal bat sortu dut. Horretan aste baterako ideiak antolatuta daude web-ean dauden ekintzak kontutan hartuz. Etaba bakoitzeko programa bat daukazue.

Horrez gain gurasoentzako atal bat dago, nagusiak ere ariketa fisikoa egin behar dugulako. Hor agertzen diren ariketa batzuk ez dira komenigarriak haurrak egiteko, beraz kontuz, nagusientzako atala da eta.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar